sábado, 13 de febrero de 2016

Venusen Jaiotza (Ane Diaz)

Venusen Jaiotza

BotticelliVenus.jpg
1485 urteko “Venusen jaiotza” pintura, gaur egun, “Uffizi” Galerian, Florentzia, dago. Sandro Botticielli italiar artistak Medici familiako aisia-gaztelu bat apaintzeko egin zen. Pinturaren egitura piramidala da. Venus erdian agertzen da, tamainia handiagoarekin, erakartzen gaituen lehenengo gauza izateko. Erabilitako teknika taula gaineko tenplea da.
Haren anaiek “Botticielli” (upeltxo) izengoitia jarri zioten, anaia handiak upelak saltzen baitzituen, eta haren garaiera txikiarekin alderatzen zuten. Florentziako margolari Italiar garrantzisuena izan zen XV. mendeko bigarren erdian. Haren estiloa oso fina zen. Medici dinastiarentzat hainbat lan egin zituen, besteak beste, erretaulak, erretratuak eta banderak.
Motibo mitilogiko eta sekularrean solilik egindako pintura hau, eskala handian egindako, errenazimenduko lehen obra izan zen. Artearen historiako obra garrantzitsuenetarikotzat hartzen da. Materiaren funtsezko hiru elementuak irudikatuta daude: airea, lurra eta ura.
Aintzinean, biluzik irudikatzen zen emakume bakarra Eva zen. Haren biluzia, jatorrizko bekatuarekin lotzen zen, lotsa ekintza baten modura. “Venus-en Jaiotza”n ordea, kontrakoa agertzen da.  Mitologiak dioenez, Venus, maitasunaren jainkosa, Urano jainkoaren zakiletik jaio zen, bere seme Kronosek moztua eta geroago itsasora botata.
Eszenaren deskribapen
Egileak irudikatzen duen unea, Venus jainkosaren jaiotzaren ondoren, Citera uhartera iritsiea da. Venus, obraren erdian agertzen da maskor handi baten gainean; bere ilaje-horiek atal intimoak estaltzen dizkiote eta bere eskubiko besoarekin bularra tapatzeaz arduratzen da.


Ezkerretara obraren beste bi pertsonaiak agertzen dira. Bata, Cefiro (Mendebaldeko haizearen Jainkoa) eta bere ondoan Kloris (Itsas haizearen ninfa eta Céfiroren emaztea). Cefiro eta Kloris oso estu besarkaturik, elkartasuna eta batasuna irudikatzen dute. Beraien inguruan arrosak erortzen dira. Udaberriaren Horak (Udaberria, birsortzearen urtaroa) hondartzan itxaroten du Venus, mantu gorri batez estaltzeko.


Venus oskolean egoteak inkarnazioaren ekintza irudikatzen du, eta mantu gorriarekin estaliko duten momentua, gorputz materiala lortuko duenaren ikurra da. Hau da, Venusen jaiotzak gure jaiotzaren misterioa modu figuratiboan/metaforikoan irudikatzen du.


BotticelliVenusMaskorra.jpg
Maskor erraldoiaren esanahia:
Barraskiloak emankortasun femeninoko sinbolo modura hartu izan dira beti. Oskolaren atzealdea, haurdun-sabel baten antza du.


BotticelliVenusLoreak.jpg
Arrosen esanahia:
Mitologia zaharraren arabera, arrosa maitasunaren jainkoaren jaiotzaren unean sortu zen. Haren usain gozo eta edertasunarekin, maitasunaren sinboloa da. Arantzek maitasuna mingarria izan daitekeela gogorarazten digute.


BotticelliVenusCC.jpg

Cefiro eta Kloris:
Cefiro Mendebaldeko Haizea bezala ezgutzen da. Venus itsas ertzeraino bultzatzen duen udaberriaren haizetxo leuna da. Irudian, Koris jainkosarekin besarkatuta ikusten dugu (Hesperidesen lorategitik bahitu zuen). Biek, materia eta espirituaren bat egitearen sinbolo dira.


Udaberriaren Hora:
Venusen hiru kedeetako bat da. Haren soinekoan eta tunikan loreak agertzen dira, Venus udaberrian jaio zelako.
Oin puntetan dabil, Venusen helduera ez galtzeko, gainera haren besoa altzatua dauka bere sorbaldaren gainean mantu gorria jartzeko zain.

Bere jantzia zuria da, arrosa-gerriko (Venusen lorea) batek haren gerria inguratzen du eta lepoan mirto girlanda dotorea darama (Venusen landarea). Horaren oinen artean, anemona urdina ageri da, udaberriaren heldueraren idea indartzen duena.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.