Granadako Alhambra palazioa da, Granadako erreinuko sultanaren bizilekua, XII. eta XV. meendeen artean eraikia. Helburua defentsa militarra zenez gero, muino baten gainean dago kokatuta gotorleku hau, eta hiri antzeko bat osatzen duela esan daiteke. Arte hispaniar islamiarraren eraikinik garrantzitsuena dugu hau, bizantziar eta pertsiar jauregien eraginak dituena. Izenak "Gotorleku gorri" esan nahi du, eta gaur egun tenplu errenazentista bat dago barnean, Karlos I.a espainiako erregeak eraikiarazi zuena, eta eraikin osoaren estetikarekin apurtzen duena.
Eraikuntza materialak oso xumeak dira orokorrean: adreilua, iztukua, zura eta zeramika. Gorriz margoturik dagoen kanpoaldeak barnealde sofistikatu eta finduarekin apurtzen du, dekorazio polikromatuz, erreflexuen bidezko argi jokoez eta ur isuribidez osatuta dagoena.
Oinplanoak ordura arteko eraikuntza arauak apurtzen ditu: simetria baztertzen du, espazio zentralak desagerrarazten ditu eta horren ordez oinplano laberintikoa ezartzen du, patioen inguruan antolatuta. Horren eraginez, jauregia hiru eremu nagusitan banatzen da:
MEXUARRA
Gaur egun suntsituen dagoen gela da. Justiziaren atetik sartuta, zati publikorako pasabidea da, lehen eraikitako atala, alegia. Justizia eginkizunetarako erabiltzen zen atal hau, eta nazariar zutabea (oinarria, fuste zilindriko laua eta kapitel enbor konikoduna, oso dekoraturik) nagusitzen da elementu sostengatzaileen artean, baina horma ere erabili zen. Teilatu dinteldunak erabili ziren, non Sebka dekorazioa agertzen den, motibo geometrikoak eta mozarabiarrak nagusituz.
Bai Karlos I.ak, bai Felipe IV.ak aldaketak egin zituzten gela honetan, azken honek kapera pribatu bihurtu zuelarik, balkoi korridorea ezarriz.
ARRAYANEN GELA
Alhambraren zati ofizialista da hau, albercaren patioaren inguruan antolaturik dagoena, non Comareseko dorrea nagusitzen den. Dorre horren barnean dago enbaxadoreen gela. Natura artearekin integratzen da espazio honetan, bi kontzeptu oso garrantzitsu proiektatuz:
- Alde batetik, arkitektura ireki eta integratzailea da, esentzialki piktorikoa izateaz gain. Horrela, paradisu koranikoa sinbolizatzen da.
- Beste aldetik, urak garrantzi handia du, Islamean bezala.
Patioak Erdi Aroko europar jauregietako estetikari jarraitzen dio, estiloaren eredurik garrantzitsuenetarikoa delarik. Zutabe nazariarrez dago inguratuta guztiz, arku peraltadunak sostengatzen dituztenak, alfiz dekoratuen bitartez loturik. Patioaren inguruan gelak daude, garrantzitsuena Komareen aretoa delarik. Ferra arku batek (erruz erabiliko dira arku hauek eraikin osoan zehar, baita haren aldakiak ere) estaltzen du sarbidea, eta oinplanta laukizuzena du. Sabaia gangaduna da, eta hormekin batera, Sebka apaindura du, "horror vacui"-a nagusituz.
LEHOIEN PATIOA
Atal pribatuari dagokio hau, eta eraikitako azken atala da. Hemen ezarri zuen Karlos I.ak tenplu errenazentista. Gainerako patioek bezala, gelak antolatu eta barne eta kanpo espazioak elkarrekin konektatzen ditu, banoen -argi jokoen arduradunak dira hauek, goiko zatian- bitartez. Arikitektura islamiarraren ezaugarri guztiak biltzen ditu atal honek, arestian aipatu bezala, natura eta arkitektura lotzen dituena uraren bitartez, lehoien iturrian dagoena.
Patioaren egitura pertsiar tipologiari dagokio, eta balio sinbologiko handikoa da. Planta, berriz, laukizuzena da, eta lau ardatzez osaturik dago, bai paradisura doazen lau ibaien, bai lau puntu kardinalen sinboloak direnak. Horien erdian iturria dago, unibertsoaren zentroa den mendiaren bai eta haren boterearen sinboloa dena. Oinarri oktogonalekoa da iturria, gainean hamabi lehoiak daudelarik, bakoitzari ahotik ura dariola. Bitxikeria moduan, esan behar da lehoiak XI. mendekoak direla, alhambra eraiki baino bi mende eta erdi lehenagokoak, eta visir judutar baten jauregi batekoak zirela.
Iturriaren ura dibinitatearen sinboloa da, eta sultana da haren jabea, lehoiei -menpekoei- ematen dielarik. Lehoiak hamabi direnez, uste da lehoi bakoitza hilabete bat izan daitekeela, eta beraz, esan daiteke sultanak urte osoan zehar banatzen duela ura menpekoen artean.
Aipatzekoa ere bada patioko lehoiek, eraikineko beste dekorazio elementu batzuekin batera, anzionizismoaren ideia apurtzen dutela, zeinaren arabera pertsonaia erlojiosoak eta izaki bizidunak irudikatzea debekatuta dagoen. Horregatik asko erabili ziren motibo epigrafikoak Koraneko pasarteekin, bai Alahambran bai gainerako islamiar eraikinetan.
KONTEXTU HISTORIKOA ETA SINBOLOGIA
Dinastia nazariaren egoeraren isla da Alahambra, baita ideologia islamiarrarena ere. Gogoratu behar da XIII. mendetik aurrera, VIII. mendean hasitako birkonkistaren eraginez, penintsula osoa kristauen mendean zegoela Granadako erresuma izan ezik, Gaztelako erreinuaren basailua zena, eta azkenean 1492an Errege Katolikoek konkistatu zutena. Erreinuaren azken urteetako egoera kaskar honek gobernariak aberastasun sentsazio faltsu bat sortzera bultzatu zituen, eta horren ondorioz aldi horretako eraikinak material xumez eraikita dauden arren, dekorazio elementu anitzek aberastasun sentsazio faltsua ematen dute.
Bestalde, lehen aipatu bezala, eraikin osoa koranean aipatzen den paradisuaren sinboloa da, zeinean ura, argia eta landaredia funtsezkoak diren. Lehoien patioan adierazten dira sinbolo hauek guztiak hein handi batean.
Hau guzia kontuan hartuta, ez da harritzekoa Alhambra, Kordobako meskitarekin batera, arte nazariaren eraikinik garrantzisuena izatea, baita nazioartean Espainiako obra arkitektoniko ezagunena izatea ere.
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.