jueves, 26 de enero de 2017

David – MichelangeloCuadro de texto:
Eskultura honek David izena du eta Michelangelok egin zuen 1502-1504 urtetan. Florentziako Galleria dell’Accademia-n dago kokatuta. Mukulu biribila da, hau da, alde guztietatik landuta dago, eta gorputz osokoa; zutik dago eta 4.5 metroko altuera dauka. Eskultura marmolez eginda dago eta zizelkatuz egin da.

Cuadro de texto:  Cuadro de texto:  Eskultura hau figuratiboa da eta David estilo klasikoan errepresentatzen da: biluzik eta atleta balitz bezala. Bere ezkerreko eskuan habaila darama eta eskuineko eskuan harri bat. Daviden aurpegiak indarra eta haserrea transmititzen du, borrokarako prestatzen balego bezala. Eraso aurretiko momentua aukeratu duela dirudi, tentsioa eskuetan, lepoan eta bekozko “terrebilitá” keinuan nabaria da: ekintza bera egin baino lehen  gertatzen den momentua adierazten da. Muskuluak, zainak eta tendoiak oso ondo irudikatuta daude eta horrek mugimendu moderatua eta gorputz-tentsioa adierazten du.

Konposaketa klasikoa da, contrappostoa errespetatuz, baina kanona deformatu egiten da (eskuetan adibidez) adierazkorrago izateko. Halaber, ezkerreko hankak duen jarrera ez da oso ortodoxoa. Beraz, esan dezakegu edertasunaren kanona ez dela oso klasikoa, nahiz eta Antzinate Klasikoan eta helenistikoan inspiratu.
Beraz, Michelangelok lan honetan armonia eta edertasun klasikoa maisutasun handiz lotzen ditu espresioa eta sentimenduarekin.
Florentziako Katedraleko kalonjeek Michelangelori eskatu zioten David-en eskultura egitea baina emaitza ikusita hiriaren gobernu aurrean jartzea erabaki zen, hiriaren askatasunaren sinbolo bezala.


No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.