David – Michelangelo
Eskultura
honek David izena du eta Michelangelok egin zuen 1502-1504 urtetan. Florentziako
Galleria dell’Accademia-n dago
kokatuta. Mukulu biribila da, hau da, alde guztietatik landuta dago, eta
gorputz osokoa; zutik dago eta 4.5 metroko altuera dauka. Eskultura marmolez
eginda dago eta zizelkatuz egin da.
Eskultura hau figuratiboa da eta David estilo
klasikoan errepresentatzen da: biluzik eta atleta balitz bezala. Bere ezkerreko
eskuan habaila darama eta eskuineko eskuan harri bat. Daviden aurpegiak indarra
eta haserrea transmititzen du, borrokarako prestatzen balego bezala. Eraso
aurretiko momentua aukeratu duela dirudi, tentsioa eskuetan, lepoan eta bekozko
“terrebilitá” keinuan nabaria da: ekintza bera egin baino lehen gertatzen den momentua adierazten da.
Muskuluak, zainak eta tendoiak oso ondo irudikatuta daude eta horrek mugimendu
moderatua eta gorputz-tentsioa adierazten du.
Konposaketa
klasikoa da, contrappostoa errespetatuz, baina kanona deformatu egiten da
(eskuetan adibidez) adierazkorrago izateko. Halaber, ezkerreko hankak duen
jarrera ez da oso ortodoxoa. Beraz, esan dezakegu edertasunaren kanona ez dela
oso klasikoa, nahiz eta Antzinate Klasikoan eta helenistikoan inspiratu.
Beraz,
Michelangelok lan honetan armonia eta edertasun klasikoa maisutasun handiz
lotzen ditu espresioa eta sentimenduarekin.
Florentziako
Katedraleko kalonjeek Michelangelori eskatu zioten David-en eskultura egitea
baina emaitza ikusita hiriaren gobernu aurrean jartzea erabaki zen, hiriaren
askatasunaren sinbolo bezala.