lunes, 13 de septiembre de 2010

jueves, 25 de marzo de 2010

martes, 23 de marzo de 2010

JENDEA

69
View more presentations from MSM1.

miércoles, 27 de enero de 2010

Txakur txiki baten ... karameluak


Hezkuntza kalitatearen hobetze prozesua aurrera eramateko kontutan hartu behar ditugu herri aurreratuenetan martxan jarritako esperientzia eta proiekto liluragarriak. Hona hemen ejenploren bat Natur Zientzia arloko irakaslentzak.

viernes, 22 de enero de 2010

Leopardiren partez: Aupa Athletic !

Nire lehiotik, harresi zuria eta teilatu gorrien gainetik,
zeru gorrastan pulunpatzen diren hodei  zurbilak
beti izan ditut gustokoak.

Amaiarik gabeko monotoniaren hiltzaile isil horiek
nire bihotza altzarazten laguntzen didate.

Eta, batzutan, mementu batez,
denbora izoztu egiten da.
Infinitudea eta hutsunea urtutzen dira.
Denok gara bat
eta nik ... Athletic

jueves, 21 de enero de 2010

Oteiza 1

JORGE OTEIZA (Orio,1908- Donostia /Alzuza,2008) euskal arte aro berriaren euskarririk sendoena. Oso goiz sentitzen hasi zen gauzakien aurrean harridura, gizakia lurraren gainetik altza daitekeela alegia, bere misteriozko presentziaren aurrean, fetitxe guztien edo fetitxe bakarraren aurrean. Intuizioz edo, orduan hasten da bizitzen beti ere artegintza irudi mitikoen kreakuntza dela jabetuz. Oteizak aro berri bat inaguratzen du plastika tradizionalari bultzada bat joaz. Beretzat ez da kontua morfologia naturala irudikatzea, baizik eta energia ezkutua, gizagaindikoa, azaltzea, zeinak giza irudian dagoen itxura soila gainditzen duen. Berak zioen moduan, azetzen ez duen munduaren aurrean, babespen artegintza zuen bilatzen.


Avercamp








Paisaje de invierno con patinadores

Oleo sobre tabla (77,5 x 132)

Rijksmuseum - Amsterdam

Hendrcik Avercamp

Holanda 1585-1634

Pintor barroco paisajista holandés nacido en Ámsterdam. Se trata de un pintor interesante pero relativamente desconocido, un artísta que nunca dijo gran cosa al público. Sordo de nacimiento nunca aprendió a hablar. Tuvo como maestro a un artista de origen danés, afincado en Ámsterdam y estuvo influenciado por los autores flamencos que se exiliaron por motivos religiosos en las tierras de sus vecinos del norte y allí transmitieron la técnica paisajista que tan hondamente estaba enraizada en Flandes. Su trabajo pictórico le permitió vivir con comodidad al adquirir un cierto nivel de clientela como pintor de un género en el que pareció especializarse de modo reiterado y que podríamos denominar como paisajes de invierno. Sus obras, muestran a menudo ambientes urbanos, con canales helados en los que la gente se divierte o realiza diferentes actividades cotidianas.

F. Lloyd Wright Bilboko Guggenheim Museoan

Fran Gehryren museoan Otsailaren 14ra arte beste mailako obra arkitektonikoen proiektuak ikus daitezke erakustaldi honetan. Aprobetxatu dastatzeko bukatu baino lehen. Interesa esnarazteko hona hemen Urjauziaren Etxeari buruzko bideoklip txiki hau.


Murillo Bilboko Arte Eder Museoan






Murillo Bilboko Arte Eder Museoan.



Gabonetako Oporrak aprobetxatu nahi izatekotan hona hemen aukera ezin hobea astialdia modu polit batez betetxeko. Animatzen bazarete, erakustaldia hobeto dastatzeko lagungarriak izan daitezken hurrengo apunte hauek eskeintzen dizkizuet. Ondo izan eta gogoratu erakustaldia hurrengo urteko Urtarrilaren 17 an bukatu egiten dela.



Bartolomé Estaban MURILLO (1617-82) Espainiako artistarik esagunetariko bat dugu nahiz eta bere fama zertxobait ilunduta izan azken garai hauetan, sentimentalegia eta bigunegia bait zela bere obra “adituen” arabera.

Murillok eta Valdes Lealek, bi pertsonalitate artistiko kontrajarri hauek markatu egiten dute Sevillako eskola barrokoaren momento gorenak.

Murillo emakumearen fintasun eta grazia eta haurren garbitasuna eta alaitasunaren pintorea da. Ilunaldia eta desastrearen aurrean itxaropenaren pintorea beraz.

Bere obra nagusia, garaiko pintore gehienekin gertatzen zen moduan, erlijiosoa izango zen. Bezeroen enkarguak, eliza kontrarreformistarenak bereziki, modu disdiratzu batez betetzen ditu. Bere “Inmakuladak”, finak, lirainak, gardenak altzatu egiten dira pekatua eta gaizkiaren gainetik, Trentoko Kontzilioaren itxaropenaren mesua ikusleari eskeintzen.

Modu berean eta pertsonalagoak diren obretan garaiko gai errealistak modu amable batez badaki aurkezten. Horrela, Espainiako XVII. mendeko krisi sakonaren miserearen isladak inguratzen du kaleko aurren alaitasuna, pikaro txikien alkartasuna. Miserearen aurrean Murillok pintatzen dituen haurrak mundu ilun batean itxaropenaren txinpartak ditugu.

Berdin gertatzen zaigu bere teknika piktorikoarekin Murillok gainditu egiten ditu bere lehen obren naturalismo tenebristaren loturak (Sevillano San Franciskoaren Komentuko obrak), zeinek lotu egiten dute bere obra Ribera edo Zurbaranen obrekin eta, gero eta teknika askeago, arinago eta libreado bihurtzen doa bere pintura.

Erretratista moduan flamendar eragina, Van Dycken elegantziarena, nabaritzen zaio. Eta paisajista moduan ez zituen bakarrik pintatuko obra erligiosoentzako marko arkitektoniko edo paisajistikoak baizik eta lienzo independiente moduan ere.