domingo, 1 de noviembre de 2015
Erromako Panteoia (Alazne Martínez Miragaya)
Agriparen Panteoia edo Erromako Panteoia, Erromatar Inperioaren hasierako garaian eraikitako eta jainko guztiei eskainitako tenplu zirkular bat da. Hirian, La Rotonda bezala ezagutzen da, hortik hartu izan baita plazaren izena. Eraikin hau II.mendearen lehen laurdenean eraiki zen.
Esan beharra dago Panteoi hau Helenismoaren eredua dela, beraz forma geometriko puruak ditu.Nabean sartzeko, korintoar sarrera bakarra dago, eta hau ez dago podium batean gainean beste hainbat sarrera bezala.
Mota askotako materialak erabili ziren panteoi hau eraiki ahal izateko: hormigoia, adreilua, granitoa, marmola eta brontzea esate baterako.
Oinplanoa borobila da, baina ez da baztertzen luzerako ohiko ardatz erromatarra.
Aurrealdean pronao agertzen da, hiru nabeetan banatuta eta orden korintiarrekin eta frontoi handi batez koroaturik; honekin kupularen forma disimulatzen da kanpoaldetik. Barnealdea kupula handi batez estaltzen da. Kupularen garaiera eta oinplanoaren zabalera diametro berdinekoak dira (43.5m). Honekin Oztoporik gabeko barne espazio handi eta zabala lortzen da. Neurri monumental hauek frogatzen dute Erromako arkitektoen maila tekniko handia.
Barnealdeko muroa ez da ez mazizoa ez jarraia: hormak euskarri funtzioa indartzeko 8 pilare sendo ditu eta pilare hauen artean 7 nitxo angeluzizen tartekatzen dira, nitxo hauetan jainkoen eskulturak agertzen dira. Hormak koloreetako marmolezko harlauzez dekoratzen ziren, urrea zen nagusia.
Azkenik, kupula daukagu. Kupula hau danbor baten gainean ezarrita dago, hormigoia erabili zen. Kupularen kanpoaldean brontzea eta barneldean kasetoidurak erabili ziren. Goialdearen erdian argia sartzeko irekidura borobil bat egin zen, okulua, eta 9m-ko diametroa zuen.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)